SANTO TOMAS 2009
2010 Urtarrila 17 | Sailkatugabeak | Iruzkinik Ez“Inoiz baino hobeto”, ”Beti bezain ondo” , “Primeran ” eta horrelakoak entzun ziren abenduaren 22an institutuan.
Bertan jasotako irudi batzuk aurkitu ditzazkezue hemen eta baIta honako bideo hau ere.
EUSKARAren EGUNA
2009 Azaroa 26 | Sailkatugabeak | Iruzkinik EzHemen dituzu aurten euskeraren egunerako egin diren iragarkiak Ondo pasa
LABORATORIO TEKNIKETAKO IKASLEEN BISITA
2009 Urria 27 | Sailkatugabeak | Iruzkin 1Laboratorio tekniken ikasleak astelehen goizean Suzai enpresara abiatu ginen estintoreen erabilpena ezagutzera.
Lehendabizi bertako monitore batek estintoreen funtzionamendua azaldu zigun eta azaldutakoa praktikan jarri zuen.
Lurrean jarrita zegoen ontzi handi batek gainaldean ura zuen eta kable batzuk. Monitoreak gasa pasarazi egiten zuen botoi bat sakatuz eta sua hasten zen. Su hau guk itzali behar genuen estintoreen bitartez.
Hasieran guztiok geunden urduri sua itzali behar genuelako estintoreekin, baina pixkanaka-pixkanaka, bakoitzak bere sute txikia itzali ahala, lasaitzen joan ginen.
Esperientzia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta oso ongi pasatu genuen.
Atom By Atom
2009 Urria 9 | Sailkatugabeak | Iruzkinik EzNanometroa oso txikia da: milimetro baten milioiren bat.
Nanoteknologiak nanoeskalan sortzen, neurtzen, eta erabiltzen ditu objektuak, eta nanometrotan neurtzen du.

Dakizuen bezala, irailaren 29an Donostian Nobel saridunekin topaketa bat egin zen nanoteknologiari buruz. Baina agian ez dakizue eskola honek parte hartu zuela, eta ni, Ander Ezkurra, joan nintzela eskolaren ordezkari moduan. 160 ikasle eta 80 bat irakasle ginen, eta ikasle bakoitzak galdera bat egin zuenez, nik ezin izan nuen galderarik egin, baina hala ere asko ikasi nuen Kroto, Rohrer eta Etxenike jaunei esker, eta ziur nago nirekin joan ziren bi andereñoek ere berdin egin zutela.Kroto eta Rohrer Jaunak
Hiru zientzialariek oso era entretenigarri eta lasaituan hitz egin zuten zientziari, zientzia munduari eta beren bizitzari buruz. Kroto jauna oso atsegin eta azkarra iruditu zitzaidan, eta baita hizlari hoberena ere. Kroto jaunak zientzia kosmopolita dela eta zientzialariek etikoki jokatu behar zutela esan zuen (Linus Pauling-en eredua erabiliz). Halaber, ikuspuntu irekiagoa izan behar dugula munduarekiko eta nahiz eta beste pertsonei garrantzitsua ez iruditu, guri bai interesgarria iruditzen bazaigu, ikerketarekin jarraitu behar dugula esan zuen. Rohrer jaunak, lan konstantearen garrantzia azpimarratu zuen, eta baita batzutan bide okerretik ibili garela konturatzea ere. Azkenik, Etxenikek denbora esponentzialetan gaudela gogoratu zuen, eta uste dut eman zituzten argibide hauek guztiak oso onuragarriak direla edonorentzat.
Eta “ginda moduan”, janaria, pendrive bat, kamiseta bat eta katilu bat eman ziguten. Dudarik gabe berriro joango nintzateke, eta espero dut hurrengoan jende gehiago joatea.
ordenagailuan euskaraz
2009 Iraila 29 | Sailkatugabeak | Iruzkinik Ez
Hemen aurki ditzakezu. zure ordenagailua euskaratzeko zenbait tresna.
Agenda 21
2009 Maiatza 28 | Sailkatugabeak | Iruzkinik EzHona hemen Lizardiko ikasleek udaletxe aurrean aurkeztutako lanak eta proposamenak:
ARGAZKIAK IKUSGAI
JOAN ZEN KORRIKA
2009 Apirila 29 | Sailkatugabeak | Iruzkinik EzOso giro onean pasa zen korrika Lizarditik. Argazkiak ikus ditzazkezue web orrian. Mila esker parte hartzaile guztieri eta lanean aritu zinatenei.
Joanak joan eta euskararen normalizazioaren alde lanean jarraitu nahi duzutenei, gure aldetik, gogoekin ez gelditzeko deia.
LIZARDIN ERE EUSKARAREN ALDE.
KORRIKA LIZARDIN
2009 Martxoa 12 | Sailkatugabeak | Iruzkinik EzLizardi institutuan KORRIKA 09 ko egitarauarekin bat egingo dugu aurtengoan ere. Hemen dituzu bai ikastetxean eta herrian ere izango ditugun ekintzak. Parte hartzera animatzen zaitugu, gogoz eta umorez.
Korrika 16 apirilaren 2an, osteguna, iritsiko da Zarautzera.
Lizardi institutuak kilometro bat erosi du Orokieta eskolarekin batera. Dagokigun kilometroak Zulaika farmaziaren parean du abiapuntua.
Parte hartu nahi dutenak (ikasle, guraso nahiz irakasle) etor daitezela Lizardi zaharrera 16:00etarako. Giroa sortu nahi dugunez, ahal dutenei edozein musika tresna ekartzea eskertuko zaie.
Institutuan petoak prestatuko ditugu eta festa giroan korrika egitera irtengo gara.Nahi dutenek Zarauzko ibilbide osoa egin dezakete.
Korrika egin ondoren AEK-ak musika plazan merienda prestatuko du.
Hortaz aparte, goizez, batxillergoko ikasleek, atsedenaldian, Ion Maiak korrikari buruz egindako bideoa ikusteko aukera izango dute liburutegian.
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^


